Agorila Euskal Herriko musika iparraldetik. Txarangak, abesbatzak eta Erramun Martikorenaren musika.
Elkarlanean Euskal argitaletxe handiena: diskoak eta liburuak. Izen esanguratsuak: Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Oskorri, etab.
Esan Ozenki Records 1991. urtean Negu Gorriak taldearen inguruan sorturiko disketxea da Esan Ozenki. Bere alde internazionalista Gora Herriak azpizigilua izan da. 2001. urtean amaitu eta Metak disketxeari eman diote lekukoa.
Gaztelupeko Hotsak Soraluzeko disketxeak blues, jazz, euskal pop eta kantautoreen doinuak argitaratzen ditu. Besteak beste, Ñaco Goñi, Bide Ertzean eta Mikel Urdangarin.
Gipuzkoako Disketxeak Foru Aldundiak egindako zerrenda: Aztarna, Cooperacion, Donosti Rock, Enixe, Gaztelupeko Hotsak, Hirusta, IZ, NO-CD, Zaunka eta abarren datuak.
Hirusta Records Hondarribiko disketxe eta estudio honek Furunda, Gorka Sarriegi, Mikel Errazkin, Sorotan Bele, eta abarrekin egin du lan (erd.)
Kobaltone Hiru sail jorratzen ditu: zigilua, argitaletxea eta ordezkari lanak. New York-en du egoitza, baina, batez ere, euskal musikagile eta artistak dituzte jomuga (erd.).
Metak Esan Ozenki disketxearen lekukoa hartu zuen, baina 2006ko urtarrilean itxi egin zituen ateak.
Mil a gritos Records Soziedad Alkoholikak sortutako disketxea. Kaos etiliko, Eraso, Anarko eta antzerako taldeen edizioak. (erd.)
Oihuka Euskal disketxea. Lau Itzal, Kaotiko, Labrit eta Urtz, besteak beste. Estilo ezberdinak jorratzen dituzte: Punk, rock, metal, pop..., baina musika gogorrean espezializatutakoa.
Brixton Records Reggae, dub, ska eta antzeko doinuak zabaltzea du xede Getxoko diskete honek. Tartean BDF taldea (erd).
Aztarna 1996. urtetik euskal artisten lanak argitaratzen ditu Aztarna disketxeak CD plus euskarrian. Joxan Goikoetxea eta beste zenbait lagunek sorturikoa da.
Gor Diskak Iruñeko zigilu honek Euskal Herriko kaleetan egiten den trash, punk, hardcore, heavy, pop, metal berria, ska edota dance musika argitaratzen du, euskaraz zein erdaraz.