Aholab Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) lantaldea: euskarazko hots sintetikoa garatzeko proiektuetan dabiltza.
IXA Informatikari Euskaldunen Taldea EHUko Informatika fakultateko euskaldun koadrila, hizkuntzalari batzuk lagun dituztela, euskararen prozesamenduan jo ta ke dihardutenak.
Patrick, Jon Euskara eta informatika lotzeko lanetan diharduen australiarra (erd.)
Ametzagaiña Taldea ASP informatika enpresak (Adur Software Products), Antza inprimategiak eta Argia aldizkariak osatutako taldea. Helburua: teknologia ikertu eta produktuak garatu, Internet eta multimedia alorretan.
Ez da Arroba! Gaztelaniaz @ ikurrari "arroba" deitzen zaio, baina ruskaraz zein izen eduki beharko luke ikur honek? Gunearen egilea arrobaren kontra dago, noski.
Miramon digital Teknologi berriei buruzko ikastaro eta jardunaldiak. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak sustatuta.
Euskal Party Donostiako Anoeta belodromoan, 1999ko uztailaren 23tik 25era. Informatika zaleen biltzar handia.